Oliba Olioa

Olio ekologikoak


Oliba-olio birjina estra

0,5 L - 2 L - 5 L

Oleoheatlh oliba-olio birjina estra ekologikoa jatorri nafarrekoa da, eta goi mailako kategoriakoa. Prozedura mekanikoen eta hotzeko xehatzearen bidez lortzen da zuzenean. Iragazi gabe, eta dekantazio naturalaren prozesu baten bitartez.

Oliba (Arroitz barietatea) bere umotze-maila optimoan biltzen da, azaroaren hasieratik abendura bitarte, umotze-egoera maximora iritsi aurretik, usain eta zapore guztiak beren horretan gordetzeko.


Kata-ezaugarriak

Fruta-usaineko olioa, oliba berdeen usain intentsua duena. Sudurrean landare-usainak antzematen dira, baita barietatekoak diren usain batzuk ere (olibo-hostoak eta fruta freskoak, almendrak eta tomate- zein orburu-landareak). Ahoko iragaitea bat dator sudurrean antzemandako usainarekin, eta garraztasun eta mingortasun atsegin bat sumatzen da eztarritik pasa eta gero. Oso olio orekatua eta intentsua da ahoan.

*Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak

ES-ECO-025-NA
EB / EBko Nekazaritza ez


Oliba-olio birjina estra polifenoletan oparoa

0,5 L

Ohiko oliba-olio birjin estra batek ematen dituen antioxidatzaileak halako 10 ematen ditu Oleohealth oliba-olio birjina estra polifenoletan oparoak. Gure olioa olibetatik lortu da zuzenean prozedura mekanikoen eta hotzeko xehatzearen bidez, eta iragazi gabea da; kontu handiz eta labur dekantatzen da modu naturalean, polifenolak ez hondatzeko.

Goi-mailako kategoriakoa da, eta Arroitz eta Arbequina barietateetako olibetatik lortzen da zuzenean, haiek une egokienean bilduta eta prozedura mekanikoen eta hotzeko erauzketaren bidez. Iragazi gabe, eta kontu handiz egiten den dekantazio naturalaren prozesu labur baten bitartez.

Arroitz-Arbequina barietateen coupage delakoari esker, zapore-nahaste aparta lortzen da.


Onura nagusiak

Olibondoaren polifenolek, hala nola hidroxitirosolak eta oleuropeinak, zenbait endekapen-patologiaren eragina murritzen laguntzen dute.


Kontsumoari buruzko gomendioak

Gordin kontsumitu (bakarrik, edo janari hotzei gehituta). Egunean bi koilarakada hartuz zure bihotzari lagunduko diozu, eta kolesterol-maila egokiak mantentzen ere lagunduko duzu. Gainera, zelulak babestu egingo dituzu oxidazio-estresaren aurrean, eta zahartze-prozesua motelduko duzu horrela. Nahasi kontsumitu aurretik.

*Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak

ES-ECO-025-NA
EB / EBko Nekazaritza ez


Haurrentzako oliba-olio birjina estra

Begi-bistakoak dira oliba-olio birjina estrak haurrengan dituen onurak, batez ere pentsatzen badugu haurtzaroa oinarrizko etapa eta nagusia dela gure bizitzan.

Haurrentzako olio birjina estrak txikienentzat garatu da bereziki. Arbequina oliba-barietatetik abiatuta egiten da bakarrik, hasierako umotze-fasean; horrela, zapore leuna eta fruta freskoaren usainak ematen dizkio olioari. Haren zaporea oso atsegina egiten zaie haurrei, eta bikaina da haientzat azidotasun txikia (<0.2º) duelako; izan ere, digestio ona izaten laguntzen du. Azido oleikoaren eduki handia du, eta horrek ere laguntzen du kolesterola prebenitzen; halaber, Oleohealth olio birjina estretan aurkitzen ditugun antioxidatzaile naturalak mantentzen ditu. Olio bikaina da ahietan, pototxoetan, pureetan eta halakoetan gehitzeko; horrela, dieta mediterraneoaren onurak sartzen dituzte lehen errezetetan.

Oleohealth sortako olio guztiak bezalaxe, ekologikoa eta goi-mailako kategoriakoa da.

*Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak

ES-ECO-025-NA
EB / EBko Nekazaritza ez